Amurrioko EgunekoArretarako Zerbitzua

Eguneko Arreta Zerbitzu hau FSC fundazioak Lagunduz taldearekin partzuergoan kudeatzen du, 2016ko martxoaren 1etik.

Zentroa Amurrioko Udalarena da eta, gaur egun, eguneko arretarako 15 plaza eskaintzen ditu, 11:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostiralera.

Adinekoen ongizatean eta garapenean ardazten den kalitatezko arreta eskaini nahi dugu; adinekoen gaitasunak eta harremanak sustatzeko, eta haien osasun-arazoei eta behar psikosozialei aurre egiteko lan egiten dugu.

Beraz, gure programek helburu izango dute:

  • Higiene-ohiturak eta garbiketa pertsonala sustatzea.
  • Independentzia- eta autonomia-maila gordetzea edota hobetzea.
  • Eguneroko bizitzako oinarrizko jardueren eta jarduera instrumentalen garapena eta exekuzioa hobetzea.
  • Eguneroko garbiketa pertsonala bermatzea eta zentroko erabiltzaileen irudia zaintzea, kasu bakoitzean behar den laguntza emanda.
  • Erabiltzaileei osasun- eta elikadura-ohitura egokiak irakastea eta zentroko erabiltzaileen bizi-kalitatea bermatzea.
  • Zentroko bizitza dinamizatzeko esku-hartzeak egingo dira, eta erabiltzaileei ahalik eta bizitza aktiboena eta parte-hartzaileena izaten lagunduko zaie, betiere norberaren gaitasun eta ezaugarri pertsonalak kontuan hartuta.

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: cdamurrio@utelagunduzfsyc.org
Telefonoa: 945 890776
Harremanetarako pertsonak: Carme Trilla