Drogaketa adikzioak


Erantzun integratuak eskaintzen ditugu


Errehabilitazio prozesuen une bakoitzean baliabide zehatz bat eman ahal izateko zentro espezializatuen sare propioa dugu.

Legez kanpoko zein legezko droga gehiegi hartzea eta horiekiko adikzioa osasun eta bizi-kalitate mailako arazo larriak dira; gizarte garatuetan ditugun arazoen artean handienetakoa, saihestu daitezkeela kontuan izanda. Jokabide adikzioak ere kontuan izan behar ditugu, esaterako, ausazko jokoenak.

Fundazioa 80ko hamarkadan sortu zen, hain zuzen, droga-mendekotasunak lantzeko. Ordutik, gure lana beste osasun eta gizarte arazo batzuetara zabaldu da.

FSC fundazioak adikzio arazoen konplexutasun osoa hartzen du kontuan. Elementu psikologikoak, biologikoak eta sozialak hartzen dira kontuan, beraz.
Drogen erabileragatiko nahasteen eta bestelako osasun eta gizarte arazo batzuen arteko interakzioak lantzen dira, bereziki. Horretarako, zentro espezializatuak ditugu, droga-mendekotasunaz gain bestelako arazoak dituzten pertsonei arreta emateko, hala nola, gaixotasun mentalak, genero-indarkeria edo gizarte-bazterkeria.

FSC fundazioak zerbitzu propioen edota zerbitzu publikoen kudeaketaren bidez garatzen du bere lana. Horrela, zentro eta programa propioak jarri dira martxan: arreta anbulatorioa, eguneko zentroak, mota desberdinetako komunitate terapeutikoak, gizarteratze-etxebizitzak, kalean dauden eta droga-mendekotasuna dutenentzako arreta; eta bestelako gizarteratze- eta laneratze- programak.

Bestalde, kontratu edota kontzertu bidez zentro eta programa publikoak kudeatzen dira hainbat Autonomia Erkidegotan; horien artean, tratamendurako zentro anbulatorioak, presondegietako programak eta substantzien kontsumoarekin lotutako kalteak murrizteko ekimenak, hala nola, GIB/hiesaren inguruan.

Fundazioaren programa terapeutikoek hamarnaka mila pertsonari lagundu diete beren ibilbidean zehar. Bestalde, ikasle, gazte eta familiei bideratutako prebentzio programek herritar gehiagori lagundu diete, eta komunitate sentsibilizazioan eragin duela konprobatu ahal izan dugu.