Osasunaren sustapena eta Prebentzioa

Askotariko testuinguruetan lan egiten dugu, hala nola, aisialdi eremuak, unibertsitate eta lan arlokoak, arazo sozialei eta osasun arazoei aurrea hartzeko.

zerbitzu eta proiektu
20
pertsona artatuak 2025eanPrebentzioa eta sentsibilizazioa, 2025eko Memoria
10.647

Aurrea hartzea, funtsezko faktorea

Salud y Comunidad Fundazioak bere ibilbidea hasi zuenetik, prebentzioa eta sentsibilizazioa izan ditugu ardatz. Izan ere, uste dugu oinarrizko ildoak direla hainbat arazo sozial lantzeko: drogen erabilera, indarkeria matxista, osasun eta sexualitate arloko ezagutza eta abar.

FSC fundazioaren ustez, prebentzioa ez da soilik arriskuez ohartaraztea. Harago ere heldu behar da. Horregatik egiten dugu lan askotariko testuinguruetan, hala nola, aisialdi eremuak, unibertsitate eta lan arlokoak, arazo sozialei eta osasun arazoei aurrea hartzeko.

Zentzu horretan, gazteekin lan egitea eta gure boluntarioen laguntza oso garrantzitsuak dira gure metodologiaren barruan, uneoro inplikatutako kolektiboaren parte-hartzea bilatzen baitugu.

Zerbitzu motaren arabera

  • 45,7 %Drogen eta beste adikzio batzuen kontsumo arazotsuaren prebentzioa
  • 45,9 %Indarkeria matxista eta sexualen prebentzioa
  • 8,3 %Osasunaren sustapena

Garapen Jasangarrirako Helburuei egiten diegu ekarpena

  • GJH 1: Pobrezia desagerraraztea
  • GJH 3: Osasuna eta ongizatea
  • GJH 5: Genero-berdintasuna
  • GJH 8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
  • GJH 10: Desberdintasunak murriztea
  • GJH 11: Hiri eta komunitate jasangarriak
  • GJH 16: Bakea, justizia eta erakunde sendoak
  • GJH 17: Helburuak lortzeko aliantza

Zerbitzu eta proiektuak

Eremu honetako zentroak, programak eta proiektuak.

Osasunaren sustapena eta prebentzioaIkusi eremu guztiak

Lurraldea

Kudeaketa-eredua

14 zerbitzu eta proiektu