En Plenas Facultades (EPF):drogen erabilera problematikoaren prebentzioa eta sexualitate osasungarrien sustapena unibertsitateko gazteen artean.

“En Plenas Facultades” prebentzio- eta osasun-sustapen proiektu bat da, unibertsitateko ikasleei drogei eta sexualitateari buruzko informazioa emateko, “berdinetik berdinera” metodologia erabiliz.

Horrela, osasuna sustatzeko eragileen sare parte-hartzaile bat sortzen da, ikasleek eta profesionalek osatua; haiek antolatzen eta koordinatzen dituzte prebentzio- eta prestakuntza-jarduerak proiektuak esku hartzen duen unibertsitateetan:

Katalunia

  • Universitat de Barcelona
  • Universitat de Girona
  • Universitat de Lleida
  • Universitat de Vic – Universitat Central de Catalunya
  • Universitat de Manresa-Uvic-UCC
  • Universitat Rovira i Virgili (Tarragona)
  • Campus Igualada – UdL

Aragoi

  • Universidad de Zaragoza
  • Universidad San Jorge

Madrilgo Erkidegoa

  • Universidad Carlos III
  • Universidad Complutense de Madrid

Valentziako Erkidegoa

  • Universitat de València
  • Universitat Jaume I de Castelló

Murtzia

  • Universidad de Murcia

Euskadi

  • Euskal Herriko Unibertsitatea

Proiektuaren apustua unibertsitate-campusetatik haratago esku hartzea da, teknologia berriak eta lurralde askotako hainbat erakunderekin batera egindako lana estrategia gisa erabiliz. Webgune honen bidez: www.enplenasfacultades.org sare sozialen bidezko esku-hartzeari garrantzi handia ematen diogu, eta horrek nabarmen handitu ditu proiektuaren parte-hartzea eta zabalkundea.

Proiektuak hainbat finantzatzaile ditu: Plan Nacional sobre Drogas eta Plan Nacional sobre Sida (biak Ministerio de Sanidad, Consumo y Bienestar Social ministerioarenak), l’Agència de Salut Pública de la Generalitat de Catalunya eta Diputació de Barcelona.

Proiektu honek beste boluntariotza-programa batzuekin ere elkarreragiten du, eta haien laguntza ere jasotzen du; adibidez:

  • Batetik, Europako Elkartasun Kidegoa programa: Espainiako Agentzia Nazionalak (INJUVE) kudeatzen du, eta Europar Batasunaren programa honek finantzatzen du: European Solidarity Corps .
  • Bestetik, Vicepresidencia y Conselleria de Igualdad y Políticas Inclusivas de la Comunitat Valenciana, IRPFaren % 0,7ko zerga-esleipenaren kargura.

Era berean, bazkide gisa parte hartzen du Europako proiektu honetan: REAPYC – Regional European Alcohol Policy Youth Conference (finantzatzailea: Erasmus+ Programa).

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: epf@fsyc.org
Telefonoa: 93 380 47 12
Harremanetarako pertsonak: Otger Amatller / Sílvia Gómez