Harrera Orokorreko EgoitzaPlana Alta (Castelló)

“Plana Alta” Harrera Orokorreko Egoitza arreta-zerbitzu bat da, babesgabetasun-egoeran egoteagatik arreta espezializatua behar duten adingabeak hartu, artatu eta hezteko. Aldi baterako arreta-baliabidea denez, egonaldiak ez du bi urte baino gehiago iraun behar, adingabearen interes gorenak bestelakorik eskatzen ez badu.

Zerbitzua babes-sisteman dauden 6 eta 17 urte bitarteko adingabeei zuzenduta dago, haien zaintza eta/edo tutoretza Generalitat Valencianako Consejeria de Igualdad y Políticas Inclusivas-ek bere gain hartzen duenean, Castellóko Lurralde Zuzendaritzaren bidez; organo horri dagokio zentroaren jarduera orokorrak zuzentzea, gainbegiratzea eta koordinatzea.

Gure eginkizunen artean nabarmentzen da adingabeen osotasuna eta garapen egokia ahalbidetzeko behar den arreta eta babesa ematea. Era berean, gure ardura da beren garapen indibidualeko prozesua indartzeko behar duten prestakuntza egin dezaten sustatzea, adingabeak bere zailtasun pertsonalak, sozialak eta familiakoak gaindi ditzan eta bere buruarekin, erreferentziazko sozializazio-taldeekin eta komunitatearekin harremanak izateko baliabide pertsonalak berreskura ditzan.

FSCk, Lagunduz Elkartearekin partzuergoan, zerbitzu honen zuzendaritza eta zuzeneko kudeaketa egiten ditu, eta horren barruan dago arreta-langileria, profesionalek osatua (zuzendaritza, psikologoa, gizarte-langilea, hezitzaileak, gizarte-integrazioko teknikariak eta administrari laguntzailea). Gainera, zentroak zeharkako arretako 7 langile ditu, Consejeria de Igualdad y Políticas Inclusivas-ekoak.

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: coord.camplanaalta@utelagunduzfsyc.org
Harremanetarako pertsonak: Vicent Tena