“Las Nubes” Adingabeen ArretarakoEgoitza-etxea (Guadalajara)
Gure “Las Nubes” Adingabeen Arretarako Egoitza-etxea egoitza-harrerako baliabide bat da, eta haren helburua da, aldi baterako bederen, beren familian behar material, afektibo eta hezitzaileak beteta ez dituzten haurrei eta nerabeei arreta integrala ematea. Guadalajaran dago, eta zerbitzuaren hartzaileak diren haurrak eta nerabeak Junta de Comunidades de Castilla La Mancha erakundearen tutoretzapean edo zaintzapean daude, Ley 5/2014, de 9 de octubre, de Protección Social y Jurídica de la Infancia y Adolescencia de Castilla La Mancha legean (2015-2-18ko BOE) ezarritakoa betez.
Proiektuak 6 profesional ditu, eta adingabeen gizarteratzea eta familiaratzea helburu duen esku-hartzea du ezaugarri, kasu bakoitzaren programazio indibidualizatutik abiatuta; metodologia eguneroko bizitzaren pedagogian oinarritzen da, eta normalizaziora, garapen orokorrera eta komunitatean gizarteratze positibora bideratutako jarduketa-programa askotarikoekin osatzen da.
Horrela, kasu bakoitzaren ikuspegi indibidualizatutik abiatuta, PEIaren (Hezkuntza Proiektu Indibidualizatua) programazioan eta exekuzioan islatzen denez, haurren eta nerabeen garapen eta hazkunde pertsonal handiena sustatu nahi da dimentsio nagusietan (intelektuala, afektiboa, soziala eta osasunarena), aniztasuna ikuspegi inklusibo batetik landuz.
“Las Nubes” Adingabeen Arretarako Egoitza-etxeak gehienez 8 plaza ditu.
Harremanetarako informazioa
Helbide elektronikoa: dir.lasnubes@fsyc.org





