KENTO. Osasun mentaleko diagnostikoa dutenpertsonentzako gizarteratze-etxebizitzak (Alacant)
KENTO (osasungarria dena eta gogoa pizten duena adierazten duen japoniar hitza) buru-nahasmendu larriaren diagnostikoa duten pertsonentzako egoitza- eta errehabilitazio psikosozialeko baliabide bat da, Osasun eta Komunitatea Fundazioak (FSC) Alacant hirian abian jarria.
Haren helburu nagusia egoiliarrei eguneroko bizitzan autonomia pertsonala eta soziala izateko behar dituzten gaitasunak eskuratzen laguntzea da.
Komunitatean gizarteratzeko laguntza ematen dugu, zeharkako 3 ardatz hauetatik abiatuta:
- Pertsonarengan Zentratutako Arreta (ACP).
- Bizi-kalitatea.
- Eskubideen ikuspegia.
KENTO bi etxebizitzak osatzen dute (KENTO I eta KENTO II), eta bakoitzean 5 pertsona bizi daitezke gehienez. Mistoak dira, eta Alacanteko auzo tradizional batean daude, hirigunearen ondoan. Proiektu honetan artatutako pertsonek osasun mentalean ibilbide luzea duten hiru profesionalez osatutako talde baten laguntza zuzena dute.
KENTO etxebizitzek honako erakunde honen egiaztapena dute: Valentziako Erkidegoko Conselleria de Igualdad y Políticas Inclusivas.
Harremanetarako informazioa
Helbide elektronikoa: coord.viviendasmalicante@fsyc.org
Telefonoa: 965 299 118
Harremanetarako pertsonak: Vicente Maroto







