Egoitza eta Eguneko Zentroa“Els Arcs”

Els Arcs 65 urtetik gorako pertsonentzako zentroa da, eta FSCk kudeatzen du 2004ko urriaz geroztik, honako erakunde honen gainbegiratzepean: Generalitat de Catalunyako Secretaria d’Inclusió Social i de Promoció de l’Autonomia Personal (SISPAP).

Haren helburu nagusia mendekotasun fisiko eta psikikoko maila desberdinak dituzten adinekoei arreta integrala ematea da. Figueresen (Girona) dago, eta bai Egoitzan bai Eguneko Zentroan honako zerbitzu eta prestazio hauek eskaintzen ditu:

  • Errehabilitazio-jarduerak
  • Aisialdi- eta jai-jarduerak
  • Arreta soziala eta psikologikoa
  • Podologia-zerbitzua
  • Ile-apainketa zerbitzua, etab.

Zentro honetako arretaren kalitatea erakusten duten datu esanguratsuen artean, nabarmentzekoa da % 100eko puntuazioa lortu zuela FADen (Fundación Avedis Donabedian) adierazleen ebaluazioan, eta artatutako pertsonen gogobetetze-maila 100etik 95 puntu ingurukoa izan dela.

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: figueres@fsyc.org
Telefonoa: 972 671 590
Harremanetarako pertsonak: Maleni Cisneros