Eguneko Zentro Psikogeriatrikoa“Bizia”

Bizia Eguneko eta Atsedenaldiko Zentroa baliabide bat da, eta eguneko arreta integrala eskaintzen die familia-bizitzako testuinguru nahikoa (edo, bestela, laguntza ematen dien gizarte-ingurune bat) duten mendeko adinekoei; hala, ez dute egoitza batean sartu beharrik. Astelehenetik ostiralera 35 zentro-plaza ditu, eta asteburuetan beste 35 atsedenaldi-plaza, eta Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearena da. FSCk Lagunduz Taldearekin batera kudeatzen du, aldi baterako enpresa-batasun (ABEB) baten bidez.

Gure erakundeak zentro honetan egindako kudeaketak ekarri dituen hobekuntzen artean, nabarmentzekoa da esku-hartzearen hainbat esparrutan egiten diren jardueren kopuruak izan duen igoera handia (errehabilitazio-arreta, arreta psikologikoa, hezkuntza-jarduerak eta aisialdikoak, familiarentzako arreta, etab.).

Hobekuntza horiei eta zentroaren funtzionamendu onari esker, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak atsedenaldi-programa sartu zuen 2017an.

Harremanetarako informazioa

Telefonoa: 94 524 1912
Harremanetarako pertsonak: Arantza Bañares