Aniztasun funtzionala dutenpertsonentzako "Relleu" Egoitza
Aniztasun funtzionala duten pertsonentzako Relleu Egoitza Alacanteko probintzian dagoen egoitza-arretako baliabide bat da, eta haren helburu orokorra pertsonaren oinarrizko premiei, errehabilitazio-premiei eta premia soziokulturalei arreta integrala ematea da.
Zentro honetan ematen den arreta integralaren helburua artatutako pertsonen garapena eta haien bizi-kalitatea eta gizarte-partaidetza hobetzea da, aniztasun funtzionala duten pertsonen eta haien familien eta ingurune sozioafektiboaren berdintasuna sustatuz.
Zentroan, batez ere, 18 eta 65 urte bitarteko pertsonak artatzen dira, diagnostiko hauekin: adimen-desgaitasun arina, ertaina eta larria. Erabiltzaile batzuek gaixotasun mentala ere badute.
Hainbat profil profesionalek (psikologia, laneratzea, erizaintza, monitore okupazionala, hezitzailea, administrazioa, mantentze-lanak, etab.) ematen dituzte zerbitzuak zentro honetan.
Egoitza honek, Osasun eta Komunitatea Fundazioak (FSC) kudeatuak, 24 plaza ditu, eta plaza horiek Generalitat Valencianaren Conselleria de Igualdad y Políticas Inclusivas-ekin gizarte-zerbitzu espezializatuak emateko sinatutako itun sozialaren barruan daude.
Harremanetarako informazioa
Helbide elektronikoa: dir.dfrelleu@fsyc.org
Telefonoa: 966 856 121
Mugikorra: 607 285 069
Harremanetarako pertsonak: María Iborra
Lotutako albisteak
Nothing found.
Nothing found.





