Indarkeria matxistaren biktimeiBerehalako Harrera egiteko Zentroa Araban

Berehalako Arreta emateko Foru Zentroaren (Gizarte Ongizateko Foru Institutuaren mende dagoena) kudeaketaren barruan honako aspektuak daude: psikologia, heziketa eta gizarte arloko esku-hartzea eta bide-laguntza eskaintzea indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeei eta haien ardurapean dauden pertsonei.

Egonaldi laburretarako egoitza zentro bat da. Genero-indarkeria jasan duten emakumeei behin-behineko eta berehalako harrera egiten zaie, beren beharrizanak zeintzuk diren zehaztu eta baliabide egokienera bideratu bitartean.

Genero-indarkeriaren ondorioz etxetik irten beharra izan duten (bat-batean edo modu programatuan) emakumeei alojamendu segurua eta babestua ematen zaie.

Berehalako Harrera egiteko Zentroak urteko 365 egunetan eta 24 orduz ematen du arreta. Emakumeei eta horien ardurapean dauden adingabe eta mendeko pertsonei bide-laguntza ematen zaie, psikologia, heziketa eta gizarte arloko lan-talde baten bidez. Helburua zera da: biktimei bizimodu autonomoa egiteko laguntza ematea (betiere beren segurtasuna eta beren senideena bermatuz), erasotzailearekiko loturak haustea eta beren ibilbide pertsonala garatzen hastea.

Talde teknikoa zein hezitzaile taldea osatzen duten pertsonek lan-esperientzia handia dute Gizarte Zerbitzuen, Gizon eta emakumeen arteko Berdintasunaren eta Genero Indarkeriaren arloan.

Talde teknikoaren barruan Zuzendaria, Gizarte Langilea eta Gizarte Hezitzailea daude. Gainera, talde hezitzailea 5 Gizarte Integratzailez osatua dago.