Bazterkeria-egoera larrian dauden emakumeentzako
harrera-zentroa eta eguneko zentroa “Beatriz Galindo” (Madril)
“Beatriz Galindo” Zentroa Madrilgo Udalaren etxerik gabeko pertsonen arretarako sarearen parte da. Sustraigabetze- eta zaurgarritasun-egoera larrian dauden emakumeak artatzeko baliabide espezializatua da.
Esparru horretan, zerbitzu hauek eskaintzen dira:
- Harrera Zentroa (30 ostatu-plaza, eta horiei larrialdietarako 5 gehitzen zaizkie).
- Eguneko Zentroa (60 plaza)
- Ostatu alternatiboko hotel-plazetako egonaldia (15 plaza).
Bazterkeria-egoera larrian dauden eta kalean bizi diren emakumeak hartzen ditugu, bai eta Etxerik Gabeko Pertsonen Arretarako Sarean artatutako beste emakume batzuk ere, adikzio-arazoak, buruko gaixotasun larria eta/edo iraunkorra, edo prostituzio- edo genero-indarkeria-egoerak izan ditzaketenak.
HELBURU OROKORRA: Oinarrizko arreta psikosoziala eta osasun-arreta bermatzea, bai eta funtsezko beharrak estaltzea ere, hala nola ostatua, esku-hartzeko eta aldatzeko aukerak sortuz.
HELBURU ESPEZIFIKOAK:
- Arreta espezializatua ematea genero-indarkeria jasan duten edo jasaten ari diren emakumeei, alkoholarekiko edo beste substantzia batzuekiko adikzio-arazoak dituztenei edo buruko gaixotasun larria edo iraunkorra dutenei.
- Indarkeriaren ondoriozko sintomatologia artatzeko programak garatzea, bai eta psikohezkuntzako eta genero-indarkeriaren prebentzioko programak ere.
- Buruko gaixotasun larria eta/edo iraunkorra duten emakumeen egoerara egokitutako errehabilitazio-programa indibidualizatu bat garatzea
- Adikzio-arazoak dituzten emakumeei laguntzeko programa espezifiko bat garatzea, kalteak murrizteko metodologiarekin
- Jarduera sozio-hezitzaileak eta aisialdikoak egitea, emakume erabiltzaileen suspertzerako eta sustapenerako.
- Genero-ikuspegia Etxerik Gabeko Pertsonen Arretarako Udal Sarean txertatzen laguntzea.
Harremanetarako informazioa
Helbide elektronikoa: dir.camesmadrid@fsyc.org
Telefonoa: 91 084 87 32
Harremanetarako pertsonak: Yolanda Herguera / Ana Gómez






