Pisu terapeutikoadrogamenpekoentzat (Bartzelona)

Egoitza-laguntzako baliabidea, ikuspegi hezitzaile eta terapeutikoa duena, adikzio toxikologikoren bat eta/edo portaerazkoa duten pertsonei zuzendua.

Honelako programa eskaintzen dugu:

  • Malgua:pertsona bakoitzaren beharrei eta berezitasunei erantzuten die. Gainera, zerbitzuarekin lotzeko modalitate desberdinak eskaintzen ditugu.
  • Komunitarioa:metodologia parte-hartzaileak sustatzen ditu eta komunitatearen ekarpena eta inplikazioa bultzatzen ditu.

Zerbitzuak honako erakunde honen lankidetza du: Generalitat de Catalunyako Lan, Gizarte Gai eta Familia Departamentuko Gizarte Babeseko Zuzendaritza Nagusia.

Helburuak:

Programaren funtsezko helburua artatutako pertsonei laguntza integrala eskaintzea da, haien bizi-kalitatea hobetzeko eta bizi-proiektu berriak ezartzeko. Helburu hori lortzeak honako hauek hartzen ditu barne:

  • Artatutako pertsonen abstinentzia mantentzea eta sendotzea.
  • Garapen pertsonala sustatzea, artatutako pertsonen ahalduntzea bultzatuz gaitasun pertsonalak eskuratzearen bidez
  • Autonomia pertsonala, etxeko antolaketari, ekonomia-kudeaketari, elikadura-ohiturei… dagozkien alderdiak landuz.
  • Laneratzea eta/edo enplegagarritasun-maila hobetzea.
  • Gizarte- eta kultura-sustapena.

Beste zerbitzu batzuk

  • Familiari arreta eta orientazioa. Artatutako pertsonen senideei zuzendutako banakako orientazio-guneak eskaintzen ditugu.
  • Kontsumoaren monitorizazioa. Gernu-analisiak egiten dira pertsonen abstinentzia bermatzeko
  • Patologia dualari arreta emateko azpiprograma.
  • Gizarteratzea eta laneratzea.

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: dir.pisbcn@fsyc.org
Telefonoa: 93 346 19 23
Harremanetarako pertsonak: Marina Montoro