“Lázaro” Lehen Harreraeta Balorazio Zentroa (Guadalajara)

Proiektu hau “Lázaro” Lehen Harrera eta Balorazio Zentroarena da, eta lehen harrerako eta balorazioko egoitza-harrerara zuzenduta dago; familiarik ez duten edo familiarekin bizi ezin diren adingabeei arreta eta babesa ematen die, haien garapen pertsonalerako behar duten arreta eta zaintza emanez.

Zehazki, egoitza-harrera aplikatu ahal izango zaie familia biologikotik bereizi beharra baloratzen den eta familia-harrera ezinezkoa edo desegokia den adingabeei. Hauek dira haren helburu orokorrak:

  1. Babesgabetasun-egoeran, gizarte-arriskuan edo aldi baterako zaintzan dauden adingabeei premiazko harrera eskaintzea.
  2. Kasuen banakako balorazioa egitea, adingabearen beharretan eta haren egoera pertsonalaren eta gizarte- eta familia-ingurunearen azterketan oinarrituta. Hori Adingabeen Taldearekin koordinatuta egiten da, eta, haren bidez, adingabea bizi den herriko Gizarte Zerbitzuekin.

Baliabide honen proiektua garatzen duen taldea 17 profesionalek osatzen dute, eta, Gaztela-Mantxako Gobernuarekin egindako kontratu baten bidez, 15 adingabe artatzen dira; haiei lehen harrera egiten zaie, bai eta haien egoeraren ebaluazioa eta balorazioa ere, beste zentro batera bideratu aurreko urrats gisa, hala erabakitzen bada.

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: dir@centrolazaro.org