Lasdrogas.info

“lasDrogas.info” Ataria drogei buruzko informazio- eta gizarte-sentsibilizazio proiektu bat da, eta, zehazkiago, drogek kolektibitatearen osasunarekin eta gizarte-ongizatearekin duten elkarreraginari buruzkoa. Instituto para el Estudio de las Adicciones erakundeak sortu zuen 1997an, eta gaur egun Osasun eta Komunitatea Fundazioa (FSC) da haren arduraduna.

“lasDrogas.info” Atariak kalitate handiko informazio hautatua jarri nahi du honako hauen eskura: drogamenpekotasunetan esku hartzen duten profesionalak, interesa duten erakunde eta instituzioak, kazetariak, hezitzaileak, gurasoak, drogen kontsumoarekin lotutako arazoek eragindako pertsonak eta herritarrak oro har. Bereziki, gizarteari informazio egiaztatua, independentea, kritikoa, ulergarria eta garrantzitsua eskaini nahi dio.

Arreta nagusiki substantzia psikoaktiboetan jartzen badu ere, herrian drogak deitzen direnetan, beste portaera-adikzio batzuez ere arduratzen da, hala nola joko patologikoaz, Interneterako edo teknologia berrietarako adikzioaz, edo beste batzuez. Bere estaldura-eremua batez ere Espainia eta gaztelania hizkuntza ofizial edo komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzen duten herrialdeak dira. Halaber, arreta berezia jartzen die Europako eta mundu mailako edukiak integratzeari eta zabaltzeari.

Ataria drogei buruz gaztelaniaz dagoen munduko erreferentziazko webgunea da, eta urtean milioi bat orrialde-ikustaldi baino gehiago ditu, bereziki Espainian eta Latinoamerikan.

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: redaccion@lasdrogas.info
Telefonoa: 93 380 47 12
Harremanetarako pertsonak: Otger Amatller