Zerbitzudun Etxebizitzak“Concilio de Trento II”
CONCILIO DE TRENTO II Zerbitzudun Etxebizitzak Bartzelonako Udalaren ekimena dira; 39 apartamentu dituzte, eta gaur egun 44 pertsonari ematen diete ostatua. FSCk 2007ko azaroaz geroztik kudeatzen du zerbitzu hau.
Ekipamendu honen helburu orokorra da onuradun diren adinekoei etxebizitza egokitu bat ematea, ahalik eta independentzia handiena ahalbidetu eta komunitate-bizitza eta gizarteratzea erraztuko dituena.
Azken urtean, zentroan artatutako pertsonen % 66 emakumeak izan dira eta % 34 gizonak; batez besteko adina 77 urtekoa da, eta eguneroko bizitza antolatzeko autonomia-maila onargarria eta norberaren zainketarako gaitasun kognitibo egokiak dituzte.
Gure esku-hartzearen lorpen nagusia ekipamendua auzoan integratzea izan da, urte osoan zehar inguruarekin harremana izateko egiten diren jarduera ugariei esker.
Harremanetarako informazioa
Helbide elektronikoa: ctrento2@fsyc.org
Telefonoa: 93 308 89 33
Harremanetarako pertsona: Mª Carmen Navas





