Indarkeria matxistaren biktima diren eta drogak kontsumitzen dituztenemakumeentzako eta haien seme-alabentzako harrera-pisuak (Bartzelona)
Harrera-pisu hauek iraupen luzeko aldi baterako harrera-zerbitzu urbano bat dira, indarkeriaren biktima diren eta, aldi berean, droga-arazoak dituzten emakumeentzat. Esku-hartze integraleko gune bat eskaintzen da, eta bertan arazo horiei eta osasun mentalekoei heltzen zaie, ingurune seguru batean. Zerbitzu konfidentziala da, egunean 24 orduz eta urteko 365 egunetan dabilena, diziplina anitzeko talde batekin. Zerbitzuak behar duen edonor hartzen du, “cis” emakumeak, pertsona trans edo ez-bitarrak izan.
Pisuak Bartzelonako auzo batean daude, helbide guztiz konfidentzialean. Zerbitzua bi pisutan banatuta dago, eta gehienez 12 pertsona har ditzake.
Hauek dira gure helburuak:
- Artatutako emakumeek beren egoera orokorraren kontzientzia hartzea eta hura aldatzeko motibazioa izatea erraztea, bi arazoak aldi berean landuz.
- Beharrezko tresnak ematea eta artatutako emakumeei suspertze-prozesu integralean (bio-psikosozial eta hezitzailea) laguntzea, arazo bikoitzean espezializatutako ikuspegi profesional batetik.
- Haurrei eta nerabeei arreta ematea, beren suspertzerako eta etorkizuneko arazoak prebenitzeko arreta espezifikoa ere behar duten subjektu gisa ikusaraziz.
- Emakumeen, drogen, osasun mentalaren eta abarreko arreta-sareen arteko lotura erraztea.
- Bi sareetan (indarkeria eta drogamenpekotasuna) sartzeko egungo irizpide murriztaileengatik baliabideetatik kanpo geratzen den biztanle-talde baten beharra betetzea, horrek dakarren arrisku larriarekin.
Harremanetarako informazioa
Helbide elektronikoa: dir.llarvgad@fsyc.org
Telefonoa: 932 508 982 / 629 78 55 23
Harremanetarako pertsonak: Damián Cano






