Espacio Ariadna. Indarkeria matxista eta adikzioak pairatzen dituzten emakumeentzakoeta haien seme-alabentzako egoitza-tratamenduko zerbitzua (Bartzelona)

2013an sortu zen “Espacio Ariadna. Indarkeria matxista eta adikzioak pairatzen dituzten emakumeentzako eta haien seme-alabentzako egoitza-tratamenduko zerbitzua” zerbitzua, egoitza-tratamenduan hautemandako beharrei erantzuteko ekimen gisa. Behar horiek bi arazoren elkargunetik datoz: indarkeria matxista eta adikzioak, emakumeengan eta haien seme-alabengan.

Espai Ariadnan arreta integrala ematen zaie bakarrik edo seme-alabekin dauden emakumeei, baldin eta esku-hartze integraleko gune bat behar badute, indarkeria matxistaren eta drogamenpekotasunaren egoerari ingurune seguru batean heltzeko.

Zerbitzuak hitzarmen bat du Bartzelonako Udalarekin eta laguntza jasotzen du Generalitat de Catalunyaren aldetik.

Helburuak:
  • Aldatzeko kontzientzia eta motibazioa erraztea.
  • Beharrezko tresnak ematea eta artatutako emakumeei beren suspertze integralean laguntzea, ikuspegi profesional espezializatu batetik.
  • Haurrei eta nerabeei arreta ematea, subjektu gisa ikusaraziz.
  • Arreta-sareen arteko zerbitzu lotzailea izatea.
Hartzaileak:

Bakarrik (edo seme-alabekin) dauden emakumeak, gaur egun indarkeria pairatzen dutenak, iraganean indarkeria pairatu dutenak, drogak aktiboki kontsumitzen dituztenak edo kontsumo-historia dutenak.

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: dir.espaiariadna@fsyc.org
Telefonoa: 690653632
Harremanetarako pertsonak:Marta Álvarez