Lagun gabeko adingabe migratzaileak artatzeko zentroa "CAM Sopuerta"
Lagun gabeko adingabe migratzaileak artatzeko “CAM Sopuerta” zentroa egoitza-arretako baliabide bat da, haien emantzipaziora bideratua, eta Sopuertan (Bizkaia) dago: Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) babes-sistemako 36 gazte eta nerabe mutil artatzen dira bertan, arreta-modulu desberdinetan banatuta. Horrela, egoitza-harrerako zentro honek arreta integraleko eta hezkuntza-izaerako establezimendu izaera du, aipatutako BFAren zaintzapean eta/edo tutoretzapean dauden eta familia-giro egokirik ez duten adingabeentzat; egonaldiaren iraupena haien sarrera eragin duen administrazio-ebazpenean zehazten denaren araberakoa da.
Zerbitzuak talde profesional zabala du, hainbat profil profesionalek osatua, eta hezkuntza-taldea da kolektiborik handiena. Nerabeen gizarteratzea eta laneratzea helburu duen esku-hartzea du ezaugarri, kasu bakoitzaren programazio indibidualizatutik abiatuta, eguneroko bizitzaren pedagogian oinarritutako metodologia batekin, eta normalizaziora, garapen orokorrera eta komunitatean gizarteratze positibora bideratutako jarduketa-programa sorta anitz batekin osatuta. Horrela, kasu bakoitzaren ikuspegi indibidualizatu batetik, P.E.I.aren (Proiektu Hezitzaile Indibiduala) programazioan eta gauzatzean islatuta, 13 eta 17 urte bitarteko gazte eta nerabeen garapen eta hazkuntza pertsonala ahalik eta gehien sustatu nahi da dimentsio nagusietan, hala nola intelektualean, afektiboan, sozialean eta osasunekoan, aniztasunari ikuspegi inklusibo batetik helduz.
Laburbilduz, baliabidearen izaera sozioedukatiboak berak definitzen du hezkuntza-arreta eta gazte eta nerabeen gizarteratzea eta laneratzea uztartzen dituen gailu gisa, haien hurrengo emantzipaziorako autonomia pertsonal egokia sustatuz.
Harremanetarako informazioa
Helbide elektronikoa: -
Telefonoa: -
Harremanetarako pertsonak: Toni Gelida





