Presoentzako prestakuntza, laguntza eta gizarteratzeeta laneratzeko "Barcino" menpeko unitatea

Espetxeetako Menpeko Unitateak komunitate-ingurune batean dauden egoitzak dira, hirugarren gradu penitentziarioan dauden pertsonentzat. Izenak adierazten duenez, funtzionalki Espetxe Administrazioaren mende daude.

Barcino Menpeko Unitatea delitu bortitzak egin dituzten eta berriro delitu egiteko arrisku ertaina edo handia duten pertsonei laguntzen espezializatutako unitate bakarra da; horregatik, komeni da intentsitate handiko esku-hartze profesionala egitea espetxealdiaren azken etapan delitu-berrerortze maila detektatu eta murrizteko helburuarekin.

Unitateak 15 pertsonarentzako lekua du, bai eta beste 3 pertsonarentzako ere jarraipen-programan, Barcelonès eskualdean. Ikuspegi integrala lantzen dugu, ibilbide pertsonalizatuen bidez; besteak beste: berrerortzeen prebentzioari eta delitu bortitzen lanketari buruzko talde terapeutiko espezifikoak, espetxetik irteteko prestakuntza-taldeak eta laneratzeko eta gizarte-sustapeneko tailerrak, artatutako pertsona bakoitzaren beharrei eta bizi-uneari erantzunez.

Halaber, Departament de Justícia-ren laguntzarekin eta inplikazioarekin, UD Barcinon jarduerak modu bateratuan diseinatzen ditugu pertsonen autonomia eta pixkanakako desinstituzionalizazioa sustatzeko, eta haien gizarte- eta komunitate-zirkulazioa errazten dugu; ahal den neurrian, bizilekutik edo lantokitik gertu egotea bultzatzen dugu, eta, horrela, familia-bizitza eta zigorraren betetzea bateratu ahal izan ditzaten.

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: unitat.barcino@fsyc.org
Telefonoa: 93 624 89 09
Harremanetarako pertsonak: Constanza Busquets / Miguel Brito