"Alternative" proiektuaadinekoak eta/edo desgaitasuna duten pertsonak zaintzeko (2020an amaitua)

Proiektu honek, Europar Batasunaren Erasmus+ programak finantzatuta, arlo horretan aurretiazko kualifikazio profesionalik ez duten zaintzaileen prestakuntza eta gaikuntza hobetu nahi du. Funtsean, senide zaintzaileei eta adinekoak eta/edo desgaitasuna duten pertsonak hartzen dituzten harrera-familiei zuzentzen zaie.

Haren helburua mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaren kalitatea hobetzea da, honako honetan oinarrituta: familia-inguruneko pertsonen zaintzaileak prestatzeko Europako eredu estandarra. Familia-esparruko arreta hori sustatu beharreko alternatiba gisa ulertzen da, mendekotasuna duten adinekoak gero eta gehiago instituzionalizatzen baitira egoitzetan edo eguneko zentroetan.

Lau herrialde europarretako zazpi gizarte-erakundek parte hartzen dugu proiektuan. Frantziatik sustatu zuen eta koordinatzen du CEDISek (Comité Européen pour le Développement de l’Intégration Sociale), eta hauen lankidetza du: ADES Formation, Frantzia; CEIS (Centro di Solidarietà di Reggio Emilia Onlus) eta KOINÉ (Koinè Società Cooperativa Sociale), Italia; AVIQ (Agence pour une Vie de Qualité) eta SUSA (Service Universitaire Spécialisé pour personnes avec Autisme), Belgika; eta FSC Espainiatik.

Proiektuaren abiapuntua parte-hartzaileen herrialdeetan gai horren inguruan dagoen egoera ezagutzea da, eta, ondoren, erreferentzia-esparru komun bat definitzen da zaintzaileek bete behar dituzten funtzio “profesional” edo “paraprofesionalei” dagokienez. Hurrengo urratsetan, funtzio horiek betetzeko zer gaitasun eta trebetasun behar dituzten zehazten da, eta, azkenik, gaitasun, jarrera eta trebetasun horiek garatzeko zer prestakuntza eskaini behar den.

Horrekin, Zaintzaileentzako Europako prestakuntza-plana definitu da, eta, hura balioztatzeko, prestakuntzaren esperimentazio-fase pilotu bat antolatu da, parte-hartzaileen herrialde bakoitzean senide zaintzaileen taldeak osatuz.

Proiektua gauzatzeko, FSC erakunde eta antolakunde ugarirekin lankidetzan aritzen da; horien artean, hauek nabarmenduko ditugu: Generalitat de Catalunya (zaintzaile ez-profesionalen programa), Fundación Pere Tarrés, Gurutze Gorria eta Fundación Alzheimer Catalunya.

Proiektuari lotutako argitalpenak:

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: gustavo.munoz@fsyc.org
Telefonoa: 93 244 05 70 (Ext. 221)
Harremanetarako pertsonak: Gustavo León