Adikzioetarako Eguneko ZentroaL’Hospitalet de Llobregaten (Bartzelona)
L’Hospitalet de Llobregateko (Bartzelona) Adikzioetarako Eguneko Zentroa baliabide hezitzaile eta terapeutikoa da, egunez eta modu jarraituan erabiltzekoa, edozein motatako adikzioa (toxikologikoa, portaerazkoa…) duten eta kontsumoarekiko harremana landu eta haien gizarteratzea sustatuko duen esku-hartze integral eta osoa behar duten pertsonei zuzendua.
Eskakizun handiko tratamendua eskaintzen dugu, modalitate intentsiboan (9:00-17:00) edo partzialean (interes-taldeen arabera), eta tratamendu-plan pertsonalizatuak diseinatzen ditugu, artatutako pertsonen behar berezienei erantzun ahal izateko.
Adikzioetarako Eguneko Zentroak 2014an jaso zuen Avedis Donabedian Saria , Gizarteratzearen Kalitatean Bikaintasunari emandakoa eta Bartzelonako Hospital Platók babestua.
Zerbitzu honen finantzatzaileak Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioa eta Generalitat de Catalunya dira, eta Hospitalet de Llobregateko Udalaren lankidetza du.
Gure balioak:
- Tratu gizatiarra eta pertsonalizatua
- Gardentasuna eta konpromisoa
- Elkartasuna pertsonekin eta ingurunearekin
Bereizten gaituena:
- Berezitasunari eta aniztasunari arreta.
- Tratamendu-plan pertsonalizatuak (programarekin lotzeko modalitate desberdinak).
- 25 urtetik gorako esperientzia adikzioen arloan.
- Zerbitzu aitortua, komunitate-sare desberdinetako zerbitzuekin (drogak, osasun mentala, gizarteratzea…) lankidetza estuan diharduena.
Esku-hartze arloak:
- Hezkuntza eta gizarte-sustapen arloa.
- Garapen pertsonaleko eta autoezagutzako arloa.
- Arlo psikoterapeutikoa.
- Lanbide- eta prestakuntza-orientazioko arloa.
Zerbitzu osagarrien eskaintza:
- Arreta psikoterapeutikoa (banakakoa eta taldekoa)
- Familia-aholkularitza
- Jarraipen-programa
- Kontsumoaren monitorizazioa
- Mintegi monografikoak
- Patologia Dualari Arreta emateko azpiprograma espezifikoa
- Laneratze-zerbitzua, Fundació “la Caixa”-ren Incorpora Programarekin lankidetzan
Harremanetarako informazioa
Helbide elektronikoa: dir.centredia@fsyc.org
Telefonoa: 93 437 05 28
Helbidea: C/ Belchite, 9-11; Hospitalet del Llobregat (Bartzelona).
Harremanetarako pertsonak: Carlos Larrañaga.
Albiste erlazionatuak
Nothing found.
Nothing found.





