Genero-aholkularitza eta planeta protokolo komunitarioen aplikazioa

Noctámbul@s-FSCren Genero Aholkularitza proiektu bat da, generoari, horri lotutako indarkeriei eta protokolo komunitarioei buruzkoa, eta Observatorio Noctámbul@s behatokiaren ekintzetatik sortu da —behatoki hori Osasun eta Komunitatea Fundazioarena (FSC) da—, aisia-guneetako droga-kontsumoaren eta sexu-indarkerien arloko esku-hartzeetatik abiatuta. Batez ere Katalunian garatu da, eta Euskadin eta Nafarroan ere bai.

Proiektuak udalei eta tokiko beste erakunde batzuei laguntzen die berdintasun-planak egiteko prozesuan, generoari buruzko aholkularitza eta prestakuntza emanez, aisia-guneetan gerta daitezkeen sexu-indarkeriei aurrea hartzeko, horiek detektatzeko eta horien aurrean jarduteko protokoloak landuz, eta prebentzio-kanpainak edo esku-hartzeko prebentzio-gidak diseinatuz.

Udal-plan edo -protokoloen edo mankomunitateenen kasuan, proiektua errealitatearen azterketa eta diagnostiko batekin hasten da, lurralde bakoitzaren egoera ezagutzeko; horri esker, plana edo protokoloa idatzi ahal izango da prebentzio/sentsibilizazio, arreta eta esku-hartze ardatzetatik abiatuta. Metodologia parte-hartzailearen bidez egiten da, lurraldeko profesionalek, erakundeek eta gazte-taldeek osatutako lantaldeetan, eta haiek dira prozesuaren buru.

Esku-hartzeak hainbat ekintza jasotzen ditu, helburu hauekin:

  • Indarkeria matxistak edo sexualak prebenitzea: udalerriaren errealitatera eta premietara egokitutako ekintzak eta kanpainak proposatzen dira.
  • Erasoak gertatuz gero, modu eraginkorrean detektatzea eta esku hartzea.
  • Komunikabideekiko elkarreragina nolakoa izan behar den zehaztea.

Noctámbul@s-FSCren Genero Aholkularitza lanean aritu da aisialdiko espazio publikoetan sexu-indarkerien aurrean jarduteko protokoloak lantzen eta ezartzen, batez ere Katalunian, honako leku hauetan: Tarragona hiria, Ribera d’Ebre, Terra Alta, Calafell eta Vendrell (Tarragona); Vall d’Aran, Torregrossa eta La Pobla de Segur (Lleida); St. Cugat, Berga, Dosrius, Navàs, Premià de Dalt, Sant Joan Despí, Masquefa eta Sant Joan de Vilatorrada (Bartzelona). Halaber, honako hauek egin ditu: hiriko berdintasun-planak eta barne-planak adibidez Torredembarrako Udalarentzat; prebentzio-kanpainei buruzko azterlanak eta aholkularitza Iruñean eta Gasteizen; eta generoari eta drogei buruzko aholkularitza eta prestakuntza-programak Andorrako Gobernuarentzat.

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: consultoria.noctambulas@fsyc.org
Telefonoa: 93 380 47 12
Harremanetarako pertsonak: Otger Amatller