Hasiera eta Komunitatea Fundazioaren Datuen Babesari buruzko Politika

1) Zure pribatutasuna eta zure hautuak errespetatuko ditugu.
2) Pribatutasuna eta datuen segurtasuna gure politikaren barruan daude.
3) Ez dugu marketin arloko komunikaziorik bidaltzen.
4) Ez ditugu zuen datuak eskaintzen ezta lagatzen, zuen baimenik gabe.
5) Datuen erabileraren inguruan gardentasun konpromisoa hartzen dugu.
6) Ez dugu daturik erabiltzen aldez aurretik horretaz informatu eta baimenik eskatu gabe.
7) Zuen eskubideak errespetatzen ditugu, araudiak ezarritakoaren arabera eta gure laneko eta legezko erantzukizunen arabera.

Gure pribatutasun praktiken inguruko informazio gehiago lortzeko, ondoren, zehaztuko dugu zuei buruzko zein datu pertsonal mota jaso edo gorde ditzakegun, nola erabili ditzakegun, norekin partekatu ditzakegun, nola babestuko ditugun, eta nola gauzatu ditzakezun datu horien inguruko eskubideak.

Zure datu pertsonalak gurekin partekatzen dituzunean, edo zure datu pertsonalak jasotzen ditugunean, Pribatutasun Politika honen arabera erabiltzen ditugu (aurrerantzean, “Politika”). Zure datu pertsonalen inguruko galdera edo kezkaren bat baldin baduzu, jarri gurekin harremanetan: comunica@fsyc.org

  1. NOR GARA?

Salud y Comunidad Fundazioa (FSC) da zuk gurekin partekatzen dituzun datuen arduraduna. Helbidea: Alí Bey 25, 3. 08010, Bartzelona. Beraz, Salud y Comunidad Fundazioa da datuen tratamenduaren arduraduna, datuen babesari buruzko araudiari dagokionez.

  1. DATU PERTSONALAK

Datu pertsonalez ari garenean, zuzenean identifikatzeko aukera ematen duten datuez ari gara (esaterako, izen-abizenak) edo zeharka identifikatzeko (esaterako, NAN zenbakia edota bestelako agiriren batena). Datu pertsonalen barruan honako informazioa dago: posta elektronikoa, posta helbide partikularrak, telefono zenbakia, erabiltzaile izenak, profiletako irudiak, lehentasun pertsonalak, erabiltzaileak sortutako edukia, finantza informazioa eta abar. Zenbakizko identifikatzaileak ere barne egon daitezke, hala nola ordenagailuko IP edota mugikorreko MAC helbidea, edota cookieen bitartez lortzen dugun informazioa.

Politika horrek Salud y Comunidad Fundazioak jaso eta erabilitako datu pertsonalak estaltzen ditu.

  1. DATU PERTSONALEN BILKETA ETA HELBURUAK

Gogoan izan, gure webguneren batera sartu aurretik, Politika hau irakurri behar duzula. Atal horretan ikusi ahal izango duzu erabilerarako baldintza berezirik dagoen, edo datu pertsonalen gaineko tratamendu berezirik behar den.  Derrigorrezko moduan sailkatutako informazioren bat ez ematekotan, gerta daiteke erabiltzaile erregistroa ezin kudeatzea edota www.fsyc.org orriaren bidez eskuragarri dauden zerbitzu edo funtzionalitateak ezin erabiltzea.

Zein datu jaso ditzakegu?

Gure webgune, formulario eta abarren bidez, telefonoz edota aplikazioen bidez datuak jaso ditzakegu. Kasu batzuetan, zuk zuzenean ematen dizkiguzu zure datu pertsonalak (esaterako, gurekin harremanetan jartzean); beste kasu batzuetan, guk geuk jasotzen ditugu (esaterako, cookieen erabileraren bidez, gure app edota webguneak nola erabiltzen diren ulertzeko helburua duten cookieak, hain zuzen); edota, beste batzuetan, zeharka, hirugarrenen aldetik datuak lortzen ditugunean. www.fsyc.org web orrian nabigatzearen ondoriozko informazio anonimizatua, helburu estatistikoekin, hala nola bisitak, sartzeko erabilitako gailuak, konexio IPak, sare sozial baten bidez sartzen bazara, eta abar. Datu-kategoria orokorrak eta anonimizatuak.

Zein da Datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria?

  • Baimena;
  • Gure interes legitimoa, hala nola:
    • Estatistikak egitea: Zuretzako interesgarriak izan daitezkeen lan-arlo edo albisteak identifikatzeko. Eta, beraz, gure edukiak, webguneak/aplikazioak / gailuak eta abar hobetzeko.
    • Gure webgune eta aplikazioen funtzionamendua bideratzea, cookie tekniko eta funtzionalen bidez: Gure tresnak seguru mantentzea (webguneak/aplikazioak/gailuak), funtzionamendu egokia bermatzea eta etengabe hobetzen joatea.
    • Baliabide elektronikoen bidez edota beste elementu baliokideren baten bidez gonbidapenak bidaltzea, Salud y Comunidad Fundazioak edota hirugarrenek antolatutako ekitaldi edo jardunaldietarako. Horietara bertaratzea borondatezkoa izango da, edozein kasutan, eta baliteke, joatekotan, izena emateko baldintza izatea.
    • Gure newsletter korporatiboa bidaltzea, erakundearen albiste eta ekitaldien berri ematen duena.
    • Erregistratutako erabiltzaileei baimena ematea beren iruzkinak kudeatzeko.
  • Datu pertsonalen tratamendua eskatzen duten legezko betebeharrak betetzea;
  • Datu pertsonalak jasotzen ditugunean, derrigorrezko datuak asteriskoen bidez adierazten dira. Eskatzen ditugun datuetako batzuk beharrezkoak dira honakoetarako:
    • Zurekin ditugun konpromisoak betetzeko;
    • Eskatutako zerbitzua emateko (esaterako, albiste buletin bat edo newsletter bat bidaltzeko);
  1. DATUEN HARTZAILEAK

Orokorrean, soilik baimendutako gure erakundeko langileek ezagutuko dute eskatzen dugun informazioa. Administrazio publikoak eta estatu mailako segurtasun erakundeek Legeak aurreikusitako kasuetan soilik edukiko dute informazio horretarako sarbidea.

Zerbitzuak emateko xedez datuetara sartzen diren hornitzaileen zerrenda:

  • Google Analytics (Analitika tresna horri esker, jakin dezakegu zein eduki irakurri diren gehien, zenbat bisita izan ditugun gure sare sozialetan, eta abar. IPa anonimizatu egiten da, Googlek biltegiratu aurretik).
  • Mailchimp (zerbitzu hau erabiltzen dugu e-mail guztiak bidaltzeko: fsyc.org-en buletin eta newsletterrak).
  1. ZENBAT DENBORAN GORDETZEN DIRA DATU PERTSONALAK?

Datu pertsonalak gordeta izango ditugu zure baimenarekin jaso ziren helburua betetzeko beharrezko denboran, zure beharrizanei erantzuna emateko edota legezko betebeharrak betetzeko beharrezko denboran. Datu pertsonalak gordeta edukitzeko epea zehazteko, honako irizpideak erabiltzen ditugu:

  • Kontsulta edo erreklamazioren baterako gurekin kontaktuan jartzean lortutako datu pertsonalak: Kontsultari erantzuna emateko beharrezko denboran;
  • Jakinarazpenak bidaltzeko baimena ematean edo araudiaren arabera beharrezkoak izateagatik lortutako datu pertsonalak: Datuak eskatu ziren helburua lortzen den arteko denboran.

Baliteke datu pertsonal batzuk gordeta mantentzea legezko betebehar batzuei erantzun ahal izateko, gure eskubideak administratzeko edota helburu estatistiko edota historikoekin.

Datu pertsonalak behar ez ditugunean, ezabatu egingo ditugu gure sistema eta erregistroetatik, edota anonimizatu egingo dira, identifikatu ezin izateko.

  1. DATU PERTSONALAK MODU SEGURUAN GORDETZEN DIRA?

Zure datu pertsonalak babesteko konpromisoa hartzen dugu, eta horretarako beharrezko neurri guztiak hartuko ditugu. Konfiantzazko hirugarrenei kontratu bidez eskatzen diegu zure datu pertsonalak era berean babesteko.

Ahalegina egiten dugu zure datu pertsonalak babesteko, eta behin zure informazio pertsonala jasota, prozedura eta segurtasun neurri zorrotzak aplikatuko ditugu, baimenik gabeko sarbidea saihesten saiatzeko. Internet bidezko informazio transmisioa ez da beti guztiz segurua, beraz, ezin dugu erabat bermatu gure eremura transmititutako datuen segurtasuna. Hori dela eta, edozein transmisio zure erantzukizunpekoa izango da.

  1. ERABILTZAILEAK SORTUTAKO SOCIAL MEDIA ETA EDUKIA

Gure webgune eta aplikazioetako batzuei esker, erabiltzaileek beren eduki propioa bidal dezakete. Gogoan izan gure sare sozialetako plataformetako batera bidalitako edozein eduki publikoak ikus dezakeela, beraz, kontuz ibili behar duzu datu pertsonal batzuk ematerako orduan (esaterako, informazio pertsonala edota helbidea). Ez dugu erantzukizunik izango beste pertsona batzuek burututako ekintzen inguruan, gure sare sozialetan datu pertsonalak argitaratzen baditu, eta horrelako informaziorik ez partekatzea gomendatzen dugu.

  1. INTERESDUNAREN ESKUBIDEAK ETA HORIEK GAUZATZEA

www.fsyc.org orriaren erabiltzaile moduan, Legeak aurreikusitako eskubideak doan gauzatu ditzakezu, comunica@fsyc.org helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, DBAO gaiarekin.

Erabiltzaile gisa dituzun eskubideak honakoak dira:

  • Datuetara sartzeko eskubidea: interesdunak aukera dauka tratatzen ari diren datu pertsonalei buruzko informazioa lortzeko.
  • Zuzentzeko eskubidea: zuzenak ez diren, osatu gabe dauden edota akastunak diren datuak zuzendu edota osatzeko eskubidea.
  • Ezabatze eskubidea (ahanztura eskubidea): kasu batzuetan, zure datu pertsonalak ezabatu edo kentzeko eskatzeko eskubidea daukazu. Aipatu behar da ez dela eskubide absolutua, izan ere, datuok gordetzeko legezko arrazoiak izan ditzakegu.
  • Ezeztatze eskubidea: Desegokiak edo gehiegizkoak diren datuak kentzeko aukera ematen du.
  • Aurka egiteko eskubidea: datu pertsonalen tratamendua ez burutzeko eskubidea edota egiten ari den tratamendua eteteko eskatzeko eskubidea.
  • Tratamendua mugatzea: mantentzen diren datu pertsonalen markaketa dakar, etorkizunean tratamendua mugatzeko asmoz.
  • Datuak eramatea: tratamenduaren xede diren datuak interesdunari ematea, eragozpenik gabe beste arduradun bati eman ahal izateko. Eskubide hori egikaritu daiteke, soilik tratamendua kontratu baten exekuzioan edota zure baimenean oinarrituta dagoenean eta tratamendua modu automatizatuan egiten denean.
  • Erabaki indibidual automatizatuen mende ez egoteko eskubidea, interesdunak ez badu berariazko baimenik eman (profilen lanketa barne).
  • Tratamendu automatizatuan oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea, eragin esanguratsurik badauka.
  • Edozein unetan emandako baimena atzera botatzeko eskubidea: baimena atzera botatzeak ez dio eragingo hasieran emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari.

Interesdunak erreklamazio bat aurkez dezake kontrol agintaritzaren aurrean, baldin eta pentsatzen badu bere eskubideak urratu direla, datuen babesari dagokionez.

  1. PRIBATUTASUN POLITIKAREN ALDAKETAK

Salud y Comunidad Fundazioak eskubidea izango du pribatutasun politika hau aldatu eta legeria edo jurisprudentzia arloko eguneratzeen arabera egokitzeko.