Uribe Kostako mankomunitatekoEtxeko Laguntza Zerbitzua

Uribe Kostako mankomunitateko Etxeko Laguntza Zerbitzuak Bizkaiko Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Sopela eta Urduliz udalerrietako erabiltzaileen arreta kudeatzen du.

Uribe Kostako mankomunitateko Etxeko Laguntza Zerbitzua erabilera anitzeko gizarte-zerbitzu publiko, integral eta komunitarioa da, eta eguneroko jarduerak euren kabuz egiteko zailtasunak dituzten eta menpekotasun arriskuan edo jada menpekotasun egoeran dauden pertsona edota familiak artatzen ditu. Zerbitzuaren helburua da erabiltzailearen bizi-kalitatea hobetzea, haren autonomia pertsonala sustatzea eta pertsona edo familiari bere etxean gelditzen eta komunitatean integratzen laguntzea. Horretarako, burutu beharreko jarduerak zehazten dituen banakako prebentzio-, asistentzia- edota errehabilitazio-programa bat prestatzen da, bai zaintza pertsonaleko jarduerak bai etxeko laguntza-jarduerak barne hartzen dituena.

Erabiltzailearen arabera, etxeko laguntza izango da zeregina egiten laguntzea, orientatzea edota zeregin bera zuzenean egitea, eta horrela jasotzen da banakako arreta-planean. Zehazki, honako jarduera hauek egin daitezke:

·       Etxeko laguntza-jarduerak:

    • Elikadurarekin zerikusia dutenak: Janaria prestatzea, ezarritako dietei jarraikiz, hala badagokio; Elikagaiak eta eguneroko kontsumorako oinarrizko gauzak erostea, erabiltzailearen kontura.
    • Arroparekin zerikusia dutenak: Arropa etxean bertan garbitzea eta esekitzea; Arropa berrikustea eta konponketa errazak egitea; Arropa antolatzea; Arropa etxean bertan lisatzea; Arropa erostea.
    • Etxebizitzako mantentze-lanekin zerikusia dutenak: Etxea garbitzea (erratza pasatzea, zorua garbitzea, hautsa kentzea, harrikoa egitea, komunak garbitzea, etab.), urteko garbiketa orokorra barne; Etxebizitzako mantentze-lanak eta konponketa txikiak (pilak edo bonbillak berritzea, etab.); Zerbitzuaren erabiltzailearen ohea egitea eta logela garbitzea.
    • Oinarrizko kudeaketa pertsonalekin zerikusia dutenak: Banku-, administrazio- eta osasun-kudeaketak egiten laguntzea; Beste gauza batzuetan (konponketak egiteko teknikaria eskatzea, kontsultak egitea, informazioa eskatzea, etab.) laguntzea.

·       Zaintza pertsonaleko jarduerak:

    • Garbiketa eta higiene pertsonalarekin zerikusia dutenak: Garbiketan eta higiene pertsonalean (garbitzea, bainatzea, orraztea, bizarra moztea edo makillatzea, hala badagokio) laguntzea; Erabiltzailearen arropa eta oheko izarak aldatzea; Arropa eta oinetakoak janzten laguntzea.
    • Mugikortasunarekin eta osasunarekin zerikusia dutenak: Ohetik jaikitzen, oheratzen eta eserlekutik altxatzen laguntzea; Eskailerak igotzen eta jaisten, edo etxetik irteten laguntzea; Etxe barruan mugitzeari dagokionez, laguntzea eta akuilatzea; Jaten laguntzea; Erabiltzaileak sendagileak agindutako botikak hartzen dituela kontrolatzea eta jarraipena egitea, baldin eta zeregin hori behar besteko bermearekin egin dezakeen seniderik edo hurbileko pertsonarik ez badago; Zaintza higieniko eta sanitarioa egitea, langileek horretarako espezializazioa behar ez duten bitartean.
    • Bestelako zeregin batzuk: Familia-antolakuntzan laguntzea; Erabiltzailearekin hitz egitea eta komunikatzea; Erabiltzailearen egoeran edo inguruabarretan gertatzen diren aldaketak antzematea eta horien berri ematea; gizarte- eta hezkuntza-laguntza; Etxeko gaitasunak, higienikoak eta antolakuntzakoak lantzea, bai eta etxeko ekonomia ere.

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: coord.uribekosta@utelagunduzfsyc.org
Telefonoa: 944 316 047
Harremanetarako pertsonak: Guria Gutiérrez