Urduñako etxeko laguntzazerbitzua

Etxeko Laguntza Zerbitzu hau FSC fundazioak Lagunduz taldearekin partzuergoan kudeatzen du. Gaur egun, Bizkaiko zerbitzu honetan, hilero, 40 lagun desberdin artatzen dituzte.

Urduñako Etxeko Laguntza Zerbitzua erabilera anitzeko zerbitzu publiko, sozial, integral eta komunitarioa da, eta eguneroko oinarrizko jarduerak egiteko zailtasunak dituzten pertsonak edo familiak artatzen ditu, haien ongizate fisiko, psikiko edota soziala lantzeko edo hobetzeko helburuaz. Horretarako, banakako prebentzio-, asistentzia- edota errehabilitazio-programa bat ezartzen du, erabiltzaileen autonomia eta gaitasunak sustatuta, zaintza pertsonalaren, etxeko laguntzaren eta heziketaren bitartez, erabiltzaileei ohiko ingurunean bizitzen laguntzen diena.

Zerbitzua erabiltzailea bere habitatean artatzeko beharrean oinarritzen da, bizikidetza sustatzeko, erabiltzaileak komunitatean parte hartu dezan eta haren isolamendu edota marjinazioa saihesteko. Hortaz, esku-hartzeak erabiltzailearekin eta senideekin ez ezik, komunitate osoarekin egingo dira, zerbitzuaren erabiltzaileen ongizate soziala sustatzeko beharrezko gizarte-baliabideak sortzea eta antolatzea xede duten ekintza, programa, irizpide eta helburuen bitartez. Zehazki, zerbitzuaren lehentasunezko erabiltzaileak hauek dira:

  • Autonomia pertsonalerako zailtasunak dituzten, bakarrik edo familiartean bizi diren eta etxean gelditu ahal izateko laguntza behar duten adinekoak.
  • Desgaitasuna duten edozein adineko pertsonak, autonomia pertsonala oso mugatua dutenak.
  • Guraso edo tutoreak ez egoteagatik, zaindu edo artatu behar diren adingabeak, edo guraso edo tutoreek, behin-behineko gaixotasuna edo ondo justifikatutako arrazoiak direla medio, ezin dituztenean euren guraso-funtzioak bete, baldin eta egoera horrek ez badu umea babesik gabe uzten edo Agintari Eskudunak adingabeen zaintza bere gain hartzea eskatzen.
  • Oro har, zerbitzuaren esku-hartzea justifikatzen duten eta teknikoki ebaluatuta dauden familia- edota gizarte-oharkabetasun egoeretan.

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: coord.orduna@utelagunduzfsyc.org
Telefonoa: 944 316 047
Harremanetarako pertsonak: Montserrat Baraja