Santurtzikonagusien etxeak

Santurtziko Udalaren programa hau Udala titular duten hiru etxetan ezartzen ari da Lagunduz taldearen eta Salud y Comunidad Fundazioaren arteko partzuergo formulapean 2013ko irailaren 16tik.

Honako hauek dira: San Juan Nagusien Etxea (San Juan auzoa), San Pedro Nagusien Etxea (Kabiezes auzoa) eta San Jorge Nagusien Etxea (Santurtzi erdigunea).

Batez beste, San Juan Etxean 300 kide daude, San Jorge Etxean 800, eta San Pedro Etxean 700. Etxe bakoitza zuzendaritza-batzorde batek gobernatzen du. Haiekin lankidetza-harreman bat ezartzen hasi gara.

Etxe horietan zentroa eta erabiltzaileak dinamizatzeko helburua duten jarduerak eskaintzen dira. Funtsean, udalerriko erretiratu eta pentsiodunen kolektiboari zuzendutako jarduera ludiko eta kulturalak dira.

Honako hauekin erlazionatutako jarduerak:

  • Ongizate fisikoa, soziala eta emozionala (erlaxazioa, gimnasia, dantza, etab.)
  • Autonomia eta adimen-gaitasuna lantzea (memoria, eztabaida eta gaurkotasun-gaiak, etab.)
  • Irteera ludiko eta kulturalak
  • Gaurkotasun-gaiei buruzko hitzaldiak eta heziketa-hitzaldiak

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: encarna.hogaressanturtzi@utelagunduzfsyc.org
joana.hogaressanturtzi@utelagunduzfsyc.org
Harremanetarako pertsonak: Encarna Pérez Sandoval y Joanna González Rodríguez