Santurtziko eguneko zentroetakoeta atseden zentroko zerbitzuak

Santurtziko Udala titular duten zerbitzu hauek Lagunduz taldearen eta Salud y Comunidad Fundazioaren arteko partzuergo formulapean kudeatzen dira 2012ko urriaren 9tik.

Baliabide honek barne hartzen dituen prestazioak honako zentro hauetan ematen dira:

  • Bullon Eguneko Zentroa (40 lagunentzako tokia).
  • Villar Eguneko Zentroa (40 lagunentzako tokia).
  • Atseden Zentroa (egunez, 32 lagunentzako tokia eta, gauez, 18 lagunentzako).

Eguneko Zentroa eta Atseden Zentroa, batik bat, Santurtziko Udalak menpekotzat jotzen dituen 60 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago.

Baliabide hauen xede nagusia da menpeko adinekoei eta haien familiei baldintza egokietan bizitzen laguntzea, bi aldeei ahalik eta autonomia-maila handiena eta bizi-kalitate onena ematen saiatuta.

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: cd.elbullon@utelagunduzfsyc.org / cd.elvillar@utelagunduzfsyc.org /
respiro@utelagunduzfsyc.org
Harremanetarako pertsonak: Jordi Giráldez