Psikoestimulazio-zerbitzua Oion eta Samaniegoko (Araba)adinekoentzako egoitzetan

2016ko urtarriletik, Salud y Comunidad Fundazioak kudeatzen du, Arabako probintzian, Oion eta Samaniegoko Egoitzetako eta Eguneko Zentroetako Psikoestimulazio-zerbitzua. Horiek guztiak Arabako Foru Aldundiaren zentro publikoak dira. Zentro bakoitzean astean bitan egiten diren jarduerak erabiltzaileen mendekotasun- eta dementzia-maila desberdinetara egokitzen dira, haien desgaitasun funtzional eta kognitiboak aintzak hartuta.

Erabilitako tresna terapeutikoek erabiltzaileekin maila ezberdinetan egindako esku-hartzea osatzen dute; betiere programaren arduradunarekin (psikologoarekin) eta asistentzia-zentro bakoitzeko Zuzendaritzarekin koordinatuta. Funtsezkoa da gure psikologoak egoitzetako zuzeneko arretako taldearekin astero koordinazio-saio bat egitea, erabiltzaile bakoitzak harentzako Banakako Arreta Planean zehazten den esku-hartzea jaso dezan.

Jarduera terapeutikoak autonomia sustatzeko, ohiturei eusteko, erabiltzailea taldean integratzeko eta haren parte-hartzea bultzatzeko xedez antolatzen dira. Hala, talde txikitan banatuta, psikologoak pertsona bakoitzaren egoerara egokitutako estimulazio-jarduerak egiten ditu, pertsona ardatz duen ereduari jarraitzen baitzaio.

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: dir.yecora@fsyc.org
Telefonoa: 945 601 132
Harremanetarako pertsonak: Marta Gerrikatxebarria Arruza