“Nuestra Señora de Begoña” egoitzako erabiltzaileeta senideak artatzeko gizarte-zerbitzua

Santurtziko Udalaren programa hau Nuestra Señora de Begoña egoitzan ezartzen ari da Lagunduz taldearen eta Salud y Comunidad Fundazioaren arteko partzuergo formulapean 2013ko abuztuaren 1etik.

Nuestra Señora de Begoña egoitza erabilera anitzeko zentro irekia da. Laguntza integral pertsonalizatua eskaintzen die 60 urtetik gorako pertsonei edo, bestela, familia- eta gizarte-arazoak edo desgaitasun fisiko edo psikiko bat izateagatik, horretarako ezarri diren mekanismoen bidez egoitzan sartzea eskatzen duten pertsonei. Erabiltzaileak onartzeko baldintza bakarra da plaza guztiak beteta ez egotea eta zentroko baliabide materialekin eta giza baliabideekin arreta egokia eskaini ahal izatea.

Zentroak, guztira, 120 plaza eskaintzen ditu: 66 lagunentzako banakako gelak eta 54 lagunentzako gela bikoitzak.

Programaren xedea da zailtasunak dituzten adinekoak artatzea, haien bizi-kalitatea hobetzeko beharrezko arreta emanda. Horretarako, behar psikosozialei aurre egingo zaie eta, ahal den neurrian, erabiltzaileek eta haien senideek adierazitako eskaerak, beharrak eta zaletasunak aintzat hartuko dira.

Programan eremu hauetako jarduerak eskaintzen dira:

  • Osasun fisiko eta psikikoa, funtzio psikoafektibo eta kognitiboei dagokionez.
  • Harreman sozialak, bai erabiltzaileen artean, bai haien senideekin.
  • Komunitatean eta gizartean integratzea eta parte hartzea.
  • Giroak, jarduera ludikoak eta aisialdia.

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: servsoc.santurtzi@utelagunduzfsyc.org
Telefonoa: 944836875 / 944833125
Harremanetarako pertsonak: Eider Axpe Sarasola (gizarte-langilea) – Iker Saenz de Eguilaz Prieto (psikologoa).