Etxeko laguntza zerbitzuaBerrizen

Berrizko Udalerriko Etxeko Laguntza Zerbitzua (Bizkaia) Lagunduz taldearen eta FSC fundazioaren arteko partzuergoak kudeatzen du. Lehen mailako arretako prebentzio-, asistentzia- eta inklusio-zerbitzu bat da, eguneroko jarduerak egiteko autonomia mugatua duten erabiltzaileei laguntzeko helburua duena. Zerbitzuak zaintza pertsonaleko laguntza eta, hala badagokio, etxeko laguntza eskaintzen du:

  • Erabiltzailea bere etxean ondo moldatu dadin, komunitatean integratu dadin eta isolamendu-egoerak saihesteko.
  • Erabiltzailea beste pertsona batzuekin bizi bada, etxean bizikidetza-giro ona bermatzeko.

Etxeko laguntza zerbitzuaren helburu nagusiak dira:

  • Erabiltzailearen autonomia pertsonala lantzea edo hobetzea, narriadura prebenitzea eta autonomia-galera konpentsatzea, laguntza emanda edo erabiltzailea ordezkatuta, zaintza pertsonaleko eguneroko oinarrizko jardueretan eta, hala badagokio, elikadurarekin, arroparekin, garbiketarekin eta etxearen antolakuntzarekin erlazionatutako eguneroko jarduera instrumentaletan. Behar izanez gero, zeregin horiek egiteko eta etxea antolatzeko beharrezko gaitasunak landuko dira erabiltzailearekin.
  • Erabiltzaileari etxean ahalik eta denbora gehien geratzeko aukera ematea, bizi-kalitate onargarri batekin, erabiltzailea ostatu-zerbitzu edo egoitza-zentro batera eramateko unea atzeratuta edo saihestuta.
  • Erabiltzaileen eta ohiko zaintzaileen segurtasun-sentsazioa indartzea.
  • Erabiltzailearen familia eta lagunarteko laguntza-sareko zaintzaileei babesa ematea, eta haiek zaintza-lanetatik partzialki liberatzea, garapen pertsonal, profesional eta sozialerako baldintza egokiak izan ditzaten.
  • Noizean behin zaintzaile nagusia ordezkatzea, aldi baterako lanetik kanpora doanean.

Beste zerbitzu batzuek esku hartu behar duten egoerak antzematea.

Harremanetarako informazioa

Helbide elektronikoa: berriz@utelagunduzfsyc.org
Telefonoa: 946 854 026
Harremanetarako pertsonak: Ane Caballero