Osasun eta Giza Taldea Fundazioa (OGTF) 1997 urtean jaio zen mota desberdinetako arazo komunitarioekin sentsibilizatua dagoen erakunde bezala, bereziki alkoholismo, tabakismo eta beste hainbeste drogozaletasunen prebentzioa eta tratamendua, VIH/HIESA baita ere. Haren natura, esperientzia, ekimena eta konpromisoa dela eta, geroago beste eremuetara zabaldu zen, emakumeentzako arreta, menpekotasun arreta, osasunerako heziketa, preso edo preso ohien integrazioa gizartean, emakume eta gazteriaren kontrako indarkeria, arrazismoa, etorkinak eta nazioarteko lankidetza.

Jokaera integratu eta koordinatua aurrera eramaten duten balioaniztun adituen talde handia daukagu: psikologoak, medikuak, soziologoak, pedagogoak, momitorak, hezitzaileak, gizarte langileak, erizainak, monitore eta zaindariak, baita ere informatika, administrazioa, zerbitzu orokorra, diseinu, kazetaritza eta kontabilitatean pertsona adituak.

Gure filosofia eta lan metodoa profesionaltasuna, sormena, berrikuntza , etika, komunikazioa, pragmatismo eta eraginkortasunean oinarritzen da, guzti horien bidez gure erabiltzaileei merezi duten kalitate oneko zerbirzuak eskeintzen dizkiegu.